external image Web20_logo.pngWeb 2.0 O’Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Aukeran ditugun tresnak asko dira. Aukeran dituzun tresnen katalogo bat wiki honetan duzu. Aurten hauek ikusiko ditugu:

  • Wikiak
  • Blogak
  • Argazkien bildumak
  • Mapak
  • Ofimatika
  • Aurkezpenak
  • Podcast
  • Bideoa

Blogintza


external image GIF_tesoro%5B1%5D.gif
"Gaur egun, web 2.0 delakoaren ondorioz, edozein izan daiteke Interneteko edukien sortzaile. Tresna asko ditugu edukiak sortzeko, hala nola, blogak, flogak, wikiak, youtube, eta abar. Zuek ere izan zaitezkete edukien sortzaile, beraz!!! Bestalde, Interneten gero eta tresna eta eduki gehiago eta interesanteagoak azaltzen ari zaizkigu. Baina askotan ez gara ohartzen dauzkagun aukera guztietaz. Blog honen helburua, denon artean Internet arakatzea izango da. Lortzen dituzuen emaitzak zuek sortutako blog batean adierazi beharko dituzue, denek ikusi ahal izateko. Aste bakoitzean altxor ezberdinak bilatuko dituzue...."


Dakizuen bezala gai hau lantzeko blogak erabiliko ditugu.

Zoaz orduan altxorren bila!!!