Adierazpen plastikoaren oinarrizko osagaien (adierazpen elementuen) bitartez formak adierazi, ideiak komunikatu eta sentimenduan transmititu daitezke. Elementu horietako bakoitzak; puntua, lerroa, planoa edo eta testura, adierazpenerako aukera mugagabeak eskaintzen ditu.


external image im150472Miro1.jpg external image grito-munch.jpg external image ana-royo.jpg external image Testuras+juli.jpg



Puntua

external image 8602071_orig.jpg


Puntua adierazpen plastikoaren osagai soil eta txikiena da. Puntuek lerroak osatzen dituzte; lerroek planoak zehazten dituzte eta planoek bolumenak adierazten dituzte.

Puntuak ez du dimentsiorik, baina bere tamaina, kolorea, materiala eta forma alda dezakegu.


Puntuaren bidez kokapena adierazi dezakegu. Baina aukera gehiago ematen ditu ere: formak eraikitzea eta sakontasun sentsazioa sortzea hain zuzen ere.


Artista askok puntua erabili izan dute adierazteko: Paul Klee, Claude Monet, George Seurat, Roy Lichtenstein.




Lerroa


external image Copia+de+foto+xabi+2.jpgEdozein objekturen itxura euskarri batean islatu nahi dugunean lerroaz baliatzen gara. Lerroak irudiak askatasun handia eskaintzen digu. Lerroa funtseskoa da konfigurazio elementu gisa: ikus-eremua antolatzen du eta inguruan dituen gainerako elementuetatik bereizten ditu objektuak eta formak.

Lerroak sinpleak izan daitezke; zuzenak edo kurbatuak
Lerroak konposatuak izan daitezke: hautsiak, izurrak edo mistoak.

Lerro zuzen horizontalek egonkortasun, lasaitasun eta baretasun sentsazioak sortzen dituzte. Lerro zuzen bertikalek aldiz, indarraren, sendotasunaren, goratasunaren eta dotoretasunaren ikurra da.

Lerro zuzen zehiarrek mugimendua, norabidea eta sakontasuna adierazten dute. Lerro kurbatuek mugimendua adierazten dute.

Planoa

external image zwick-peter-arte-abstracto.jpgPlanoa bi dimentsioko (garaiera eta zabalera) gainazala da. Teorian planoa infinitua da, baina mugak jartzen dizkiogu irudiz deskriba ahal izateko. Horren ondorioz forma lauak azaltzen dira. Plano baten mugak deskribatzeko era bat baino gehiago dago: siluetaren lerroen bidez, testuren aldaketen bidez, kolorearen aldaketaren bidez....

Forma lauak geometrikoak eta organikoak izan daitezke:
  • Forma lau geometrikoak: matematikako arauen mende daude. Hori dela eta gaitasun handia dute ordena- eta egonkortasun sentsazioak sortzeko. Oinarrizko forma lau geometrikoak zirkulua, laukia eta triangelu aldeberdina dira.
  • Forma lau organikoak: naturaren legeen mende daude eta itxura infinitua har dezakete. Forma horie bidez lortzen diren ikus-sentsazioak dinamikoagoak dira.

Planoaren eginkizun handienetariko bat bolumena sortzea da.




Testura


external image composicion_texturas_5.jpgGainazalaren testura objektuaren egitura materialak eragindako ezaugarri bat da. Testuren eraginez ikusmen- eta ukimen-sentsazioak hartzen ditugu. Hainbat motatako testurak daude: lauak, leunak, lakarrak, pikorduak eta zimurdunak.

Jatorriaren arabera testura natural eta artifizialak sailak ditzakegu:
  • Testura naturalak: naturan daudenak dira. Adibidez zuhaitz baten azalaren testura.
  • Testura artifizialak: gizakiak eskuz zein modu mekanikoan sortzen dituenak dira. Adibidez, lixa-paperaren testura.

Hautemateko moduaren arabera beste sailkapen hau egiten da:
  • Ukimenezko testurak: ukimenez hauteman daitezkeen testurak dira. Adierazpen plastikoan, pinturan zein eskulturan ukitzeko moduko testura-efektu asko srotzen dira. Hainbat material nahastuz eta erliebeak erabiliz lortzen dira gainazal horiek.
  • Ikusmenezko testura edo testura grafikoak. Ikusmenaren bidez soilik hauteman daitezkeen testurak ditugu hauek. Hainbat tekniken bidez sor daitezke testura grafikoak, ukimenezkoak imitatzeko edo berriak sortzeko, hala nola, estanpatuak.

Ikus-osagaiak lantzeko zenbait esteka:











  • Testurari buruzko aurkezpenak (gazteleraz). Ehundurak egiteko moduak: frottage, collage,



  • Nola margotu koloretako arkatzekin (Euskaraz): Ehundurak eta bolumenak lortzeko moduak.

Gelako jarduerak:



Maila
Dokumentua
Aurrebista
Esteka
DBH 2
Puntua I
Puntuaren adiereazkotasuna
external image kandinsky_alguns_cercles.jpg
001_51.png

Puntua II
Puntuz egindako bilbeak
external image puntillismo+2.jpg
001_51.png

Puntua III
Puntillismoa
external image 180px-seurat-la_parade_detail.jpg
001_51.png

Lerroa I
Lerro horizontalak eta bertikalak
horizontales.jpg
001_51.png

Lerroa II
Lerroz egindako bilbeak
external image n%C2%BA,8,dibujo%20a%20tinta%20china,25x34..jpeg
001_51.png

Lerroa III
Lerroaren adierazkortasuna

(Vicent Van Gogh)
external image van_gogh_starry_night.jpg
001_51.png

Planoa
Planoa eta forma lauak

(Piet Modrian)
external image 20100731184042-mondrian2.jpg
001_51.png

Testura I
Testuren bilduma egitea:
ukimenezko eta ikusizko testurak
Testura grafikoak sortzea
  • tintaz
  • mailakatuz eta marratuz
  • errepikapenaz
external image texturas.jpg
001_51.png

Testura II
Testurak egiteko teknika lehorrak
  • Igurzketa-teknika edo frottage
  • Esgrafiatzea
external image frottage.jpg
001_51.png
DBH 3
Lerroa eta mugimendua I
Natura mugimenduan
external image 1250203806AGUA%20Y%20FUEGO.jpg
001_51.png
001_51.png

Lerroa marrazten laguntzen II
Ahokatzea
external image woodvases7.jpg
001_51.png

Paisaiak eta ikus-osagaiak
Irudi baten interpretazio ezberdinak egitea
external image dibujos%20de%20paisajes%20para%20colorear%201.gif
001_51.png

Testura
Testurak egiteko teknika hezeak

  • Ihinztatzea edo estarzidoa
  • Estanpazioa
  • Dripping
external image pollock+2.jpg
001_51.png

Gelan burututako lanak:



DBH2 - Puntuaren adierazkortasuna




DBH2 - Puntuz egindako bilbeak




DBH2 - Puntillismoa



DBH2 - Lerroa: Lerroaren adierazkortasuna (Lerro zehiarrak, Op-art, Van Gogh-en mugimendua: Gau izartsua)



DBH2 - Planoa: (Oinarrizko forma geometrikoetatik forma organikoetara eta Mondrian - Neoplastizizmoa)




DBH3 - Natura mugienduan



DBH3 - Testura hezeak



DBH3 - Adierazpen osagaien bidezko paisai baten interpretazioak