Metalak

Metalak harrien mineraletatik eratorritako materialak dira. Erabilera ugari dituzten materialak dira; gaur egun jarduera ekonomiko gehienetan ezinbestekoak direlarik.



external image cobre.gif external image electricidad-metales-laton-aluminio-hierro-bronce-cobre.jpg external image carroceria.jpg&t=1












Metal mota asko dago, baina gehienek propietatebatzuk dituzte amankomunean:

  • Beroaren eroale onak dira
  • Elektrizitatearen eroale onak dira
  • Hauskaitzak dira, hau da, erresistentzia mekaniko handa dute konpresioarekiko, trakzioarekiko eta makurdurarekiko.
  • Zailak dira ere, ez baitira hausten kolpeak jasotzean.

Bestalde, propietate hauek ere izan ohi dituzte:

  • Harikortasuna eta xaflagarritasuna.
  • Solido egoeran egon ohi dira (merkurioa ezik)
  • Astunak dira.
  • Batzuk propietate magnetikoa dituzte, hala bola, burdina.
  • Urtze puntua tenperatura handietan dute, baina galdagarriak dira.




Metal motak



Metalak sailkatzeko irizpide ugari dago. Horien jatorriari dagokionez bi multzotan berezi behar dira: ferrososak eta ez ferrosoak:

  • Metal ferrikoak: osagai nagusitzat burdina duten materialak dira. Erabilera gehien duten materialak dira. Burdin purua oso erabilera tekniko gutxi du, oso propietate eskasak baititu. Normalean karbonoarekin (ez-metala) nahastuta dago. Karbonoaren kantitatearen arabera material ferroso hauek sailka daitezke:
    • Burdin gozoa: karbonoaren kontzentrazioa %0,008 eta %0,03 artekoa da.
    • Altzairuak: karbonoaren kontzentrazioa %0,03 eta %1,76 artekoa da.
    • Burdinurtuak: karbonoaren kontzentrazioa %1,76 eta %6,67 artekoa da.

2010-2011



2011-2012



2013-2014



2014-2015






  • Metal ez ferrikoak: gutxiago erabiltzen diren metalak dira, baina aplikazio zehatz batzuetarako erabiltzen dira, beraien propietate bereziak direla eta. Askotan beraien nahasketak egiten dira, aleazioak alegia, jatorrizko metalen propietateak biltzen dituzten materialak lortzeko. Hauek dira material ez ferriko erabilienak.
    • Material ez ferriko puruak:
      • Kobrea
      • Eztainua
      • Zinka
      • Aluminioa
      • Magnesioa
      • Titanioa
    • Material ez ferrikoen aleazioak
      • Letoia
      • Brontzea

2010-2011











2011-2012







2013-2014







Informazio gehiago



  1. Rafa Muñoak, Zarauzko Lizardi institutuko irakasleak, ZeintziaWeb izeneko weborrian batxilergoko "Industria Teknologia"-rako Materialak gairako prestatutako apunteak ikus ditzakezue..
  2. Lanbide Heziketako "Teknologia mekanikoa" gairako Elhuyarrek egindako eskuliburua.
  3. Ballonti DBHIko Industria Teknologiako wikian metalei buruzko zenbait bideo ikus ditzakezue.
  4. Honatx material metalikoei buruzko animazio bat (gazteleraz)
  5. Chilen egindako Kobreari buruzko web-orria ikasleentzat (gazteleraz)