Ohetik jaiki eta argia pizten dugunean, edo irratia entzunez laranja-zukua prestatzen ari garenean, edota dutxa bero ederra hartzen ari garenean, ez gara konturatzen zelako luxua den hainbat gauza egiteko aukera izatea inolako esfortzurik egin gabe. Ez digu ardura ura nola heldu den txorrotara, edo nola berotu den hain tenperatura atseginera.

Gizakiok sua menperatzen ikasi genuenean hasi ginen inguruko energia gure onurarako erabiltzen. Baina kontsumo energetikoak berarekin hainbat arazo ekonomiko eta ingurumenekoak eragiten ditu. Hauxe ez genuke ahaztu behar eta beraz, energia kontsumoaren ondorioak ezagutu beharko genituzke ahal dugun moduan murrizteko.

Helbide interestarriak





  • Alaitz ikastetxeko ikasleen wikia