Lan munduan aurkezpen elektronikoak gero eta gero eta gehiago erabiltzen dira gaiak azaltzeko, produktu bat aurkezteko, hitzaldi bat emateko,... Asialdian ere erabiliak izan ohi dira irudiak, bideoak eta soinuak dituzten muntai txikiak egiteko.

Multimedia aurkezpenak ordenagailu baten monitorean ikus daitezkeen diapositiben multzoak dira. Askotan ere, jende gehiagok ikusi ahal izateko, pantaila handietan proiektatzen dira proiektore baten laguntzaz.

Multimedia aurkezpenak egiteko programak


Multimedia aurkezpenak sortzeko mota askotariko programak ditugu, hala nola,


Programa
Lizentzia
Non lortu
Microsoft PowerPoint
external image microsoft-powerpoint.png
Jabeduna
Ordaindu behar da.
Microsoft Office paketearekin dator
Bisita ezazu MS Word 2003 webgune ofiziala
OpenOffice.org Impress
external image impress.org.jpg
Librea.
Dohakoa
Open Office paketearekin dator
OpenOffice.org.en webgunea.
Bertatik programa jaitsi dezakezu, librea eta dohako baita.

Euskarako bertsioa hemen dekargatu daiteke.
Google Drive
external image gdrive_20120427161559_320_240.jpeg
Jabeduna.
Dohakoa.
OnLine. Honetarako Google-eko kontu bat behar da.
Eta sartzeko hemen klik egin.

Gelako jarduerak:


1- Aurkezpen itxia: Energia berriztagarriak.

Edukiak
E berrizta 1.jpg
OpenOffice.org Impress programarekin lehen pausuak emateko liburuan proposatzen zaizun Energia berriztagarriei buruzko aurkezpena egingo duzu. Honen bidez hauxek landuko dituzu:
  • Multimedia-aurkezpenak sortzea

  • Diapositiben orri maisuak
  • Diapositiben diseinuak.Diapositiben arteko transizioak ezartzea.
    • Testuaren itxura eta lekua aldatzea
    • Buletadun diapositibak sortzea
    • Irudiak dituzten diapositibak sortzea. Irudien tamainak aldatzea.
    • Grafikoak dituzten diapositibak sortzea. Grafikoen taualak eta itxura aldatzea.
  • Diapositiben elementuei animazio-efektuak ematea.


Proiektua egiteko, liburuan ez dauden beste kontzeptu hauek ere landuko ditugu:

  • Diapositibaren atzeko-planoan irudi bat txertatzea.

  • Argazki diaporama bat egitea. Honetarako, Goggleen irudien bilatzailearen laguntzaz gaiarekin zerikusia duten irudiak jaitsi beharko dituzu


Bukaeran nola geldituko den ikusten dokumentu hau duzu (kontutan izan ez direla animazioak eta transizioak ikusten)
Egin beharrekoa:

1. Liburua jarraituz (132-137. orrialdeak) proposatzen zaizkizun diapositibak sortu orri maisua erabiliz.

2. Hasieran portada ba diseinatu "Energia Berriztagarriak" tituluarekin

3. Diapositiba guztiei transizio bera aplikatu: saguarekin klik egitean eta abiadura ertaina. (liburuan 138.orrialdea)

4. Diapositibei animazio efektuak aplikatu honengoaren arabera:

      • Izenburuak automatikoki (aurrekoarekin batera) azalduko dira eta diapositiba guztietan efektu berdina erabiliko duzu

      • Testuak klik egitean azalduko dira eta diapositiba bakoitzean efektu ezberdina erabiliko duzu.

      • Irudiak testuen atzetik azalduko dira, hau da, aurrekoaren ondoren. Diapostiba bakoitzean efektu ezberdina erabiliko duzu irudi bakoitzarentzat. Ez izan oso mantsoa.
(liburuan 139. orrialdea)
E berrizta 2.jpg

5. Bukaeran diaporama bat egingo dugu, hau da, musikarekin batera automatikoki diapositibaz aldatzen duen aurkezpena. Bideo sinple baten antzera jokatuko du. Ezaugarri hauek izango ditu:
      • Diapositiben ordena eskuineko irudikoa izango da

      • Bakoitzean testu bat azalduko da: 1- Haizea, 2-Argia, 3-Landareak. Animatuta agertuko da aurrekoarekin batera



      • Lehengoarekin musika bat entzun beharko litzateke aurkezpena amaitu arte.

          • Horretarako lehenegoaren transizioan Soinua jarri beharko diozue
          • "Beste soinu bat..." aukeratu disko gogorretik bilatzeko
          • "Jarraitu hurrengo soinua arte" aukera aktibatu.

          • Hemen dituzue irudiak eta soinua

.


2- Taldeko proiektua: Material metalikoak


Liburuko 141. orrialdean proposatzen zaizun aurkezpen digitala egin beharko duzue bikoteka. Gaia material metalikoak dira. Helburua wiki honetan material metalikoei buruzko informazioa osatzea izango da. Bestalde, lan honen bidez ikasitakoa besteei helaraziko diezue ere, gelan aurkezpen bat eginez.

  • Aurkezpenan metal bati buruzko aurkezpena gauzatu beharko duzue. Eman behareko informazioa gidoi honi jarraituko dio:
    • Portada
    • Jatorria: nondik lortzen den eta nola
    • Propietateak edo ezaugarriak. Atal honi buruz gehiago jakiteko materialei buruzko esteka honetan klik egin.
    • Erabilerak. Zein industriatan erabiltzen den adierazi (propietateekin lotuz)
    • Produktuen edo merkataritza formen argazki diaporama material horrekin egiten diren produktu bitxekin (testuekin eta musikarekin)

  • Informazioa gelako liburuetatik eta Internetetik osatu beharko duzu. Hemen klik eginez helbide interesgarri batzuk aurkituko dituzu. Lehendabizi irakasleari emango diozun gidoi bat prestatutko duzu.

  • Irudiak lortzeko helbide hauek proposatzen zaizkizu:


Gogoratu!!!!! aurkezpen batek testu gutxi izango du eta irudi eta animazio egokia.

Ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu