Jakingo duzu argazki bat egitea erraza dela, zure kamera digitalarekin edota sakeleko telefonoarekin argazki asko egin dituzulako dagoeneko. Baina ba al dakizu argazki on bat ateratzen?





external image gimp.pngAurten, irakaslearekin batera, argazkingintzari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko dituzu. Zure argazki kamera digitalaren funtzionamendua ulertuko duzu eta ematen dizkizun aukera guztiak erabiltzen saiatuko zara. Ikusiko duzun bezala, argazki politak ateratzeko argazi kamera ezagutzeaz gain, arte plastikoen oinarri berdinak erabili ditzakezu efektu ezberdinak lortzeko. Eta arte plastikoetan bezala, aursardiaz eta sormenaz aritzean ustekabeko emaitzak lor ditzakezu.

Gainera, egun, argazki digitalak hobetzeko eta beraietan efektu zirragarriak lortzeko ordenagailua laguntza-tresna paregabea dugu. Aurten GIMP programa librearen bitartez, irudi digitalei berrukituak ematen ikasiko duzu.


Gelako apunteak:


Atala
Gaia
Irudia
Esteka
Argazkigintza
Argazki-kamera
Kaxa-beltza
Argazki kameraren osagaiak
external image camara.jpg
001_51.png

Funtzionamendua
Irudiaren tamaina
Obkjetboa. Foku-luzera
Diafragama. Eremu-sakonera
Obturadorea. Abiadura/mugimendua
Sentsorea. Sentikortasuna
Esposizioa
Flash-a
Funtzionamendu moduak
external image 20070131022718-42-17661206.jpg
001_51.png

Argia
Argia eta kolorea
Argiaren intentsitatea
Argiaren jatorria
Argiaren difusioa
Argiaren norabidea
Argiaren tenperatura (Zurien balantzea)
external image iluminado.jpg
001_51.png

Enkoadraketa eta konposizioa
Formatua
Planifikazioa: plano motak
Angulazioa
Konposizioaren oinarrizko printzipioak:
  • Oreka
  • Bi herenen erregela
  • Horizontearen legea
  • Lerro nagusiak
  • Begiradaren printzipioa
  • Mugimenduaren printzipioa
  • Espazio plastikoaren hetereogeneotasun printzipioa
Adierazpen elementuen adierazgarritasuna
external image encuadre1.gif
001_51.png
Irudiaren edizioa
Zer dira irudi digitalak?
Irudien edizioa
Pixelak, bereizmena eta koloreak
RGB eta CMYK kolore-sistemak
Kolorearen ezaugarriak
Fitxategi digitalak konprimitzea
Irudi formatu ohikoenak
external image pixelizada.jpg
001_51.png

GIMPeko laguntza
Irudi bat sortu
Irudi bat gorde
Irudiaren ezaugarriak (EZ)
Aukeratzeko tresnak
Irudia itxuraldatzeko tresnak
Margotzeko tresnak
Kolore-tresnak (EZ)
external image 771px-gimp-240-wikitest.png
001_51.png

Argazkigintza lantzeko estekak:


Gaiaren atala
Jorratzen dena
Irudia
Esteka
Argazki kamera
Argazki kameraren elementuak
Azalpena (Gazteleraz)
external image tgusta_0408_camara_reflex.jpg
001_51.png

Argazki kameraren objektiboa
flash-aurkezpena (Euskaraz),
Iturramako insitututik
objektiboak.jpg
001_51.png

Argazki kameraren diafragma
flash-aurkezpena (Euskaraz),
Iturramako insitututik
diafragma.jpg
001_51.png
Argia
Argiztapena
Aurkezpen digitalak (Gazteleraz)
1. Zatia
external image PAR64LN.jpg
001_51.png

Argiztapena
Aurkezpen digitalak (Gazteleraz)
2. Zatia
external image PAR64LN.jpg
001_51.png
Konposizioa
Ekoadraketa eta plano motak
flash-aurkezpena (Euskaraz),
Iturramako insitututik
external image encuadre.jpg
001_51.png

Enkoadraketa
Aurkezpen digitala (Gazteleraz)
"En clase de plastikca"-tik

001_51.png









Egin beharreko argazkiak:

external image lebeck.jpg

1- Hasierako argazkiak
  • Paisaia eta zerua
  • Lehen planoa. Makroarekin objektu txikia gertutik atera.
  • Erretratua.
  • Gauez. Kale bat. Dena ikus behar da.
    • Behin flash-arekin
    • Gero flash-arik gabe
  • Kontrargia
    • Atzeko-planoan enfokatu
    • Lehen-planoa enfokatu

Gmail-eko kontua sortu. Ariketak 1 izeneko albuma Picasan (www.picasaweb.com) sortu eta gelakideekin eta irakaslearekin konpartitu.


2- Foku-luzeraren efektuak: eremu-sakoneran duen eragina
Jar itzazu zure aurrean errenkadan bi objektu (bi ume, bi zutabe, bi botila, eta abar). Bata bestearen atzean egon behar dute. Bi argazki atera: bat zoom txikienarekin (W – angelu-handia) eta bestea zoom handienarekin (T-teleobjektiboa). Bigarrena ateratzeko aldendu beharko zara tamaina berdinean ateratzeko. Bietan lehenengo elementua enfokatu. Zer gertatzen da bigarrenarekin kasu bakoitzean?


3- Argazkia mugimenduan
Lehenengo argazkian mugimenduan dagoen objektu bati argazkia atera perpendikularki, lehenagotik enfokatuta duzularik. Mugimenduaren sentsazioa hobe ikusteko erretratua eszena-modua erabili. Bigarrenean objektua jarraitu kamerarekin, enfokatuta mantendu eta parean duzunean argazkia atera (ez utzi jarraitzen). Akzioa izoztuta gelditzea hobe lortzeko kirolak eszena-modua erabili Emaitza berdina lortzen al da?


4- Zentrotik at dagoen motibo bat enfokatzea

Atzeko-planoa urrun duen motibo bat bilatu (kale erdian dagoen zakarrontzia, lorategi batean dagoen estatua,...). Motibo nagusia argazkiaren alde batean geratzeko enfokatuko duzu. Irakasleak esango dizu nola.


5- Esposizioa

Hiru argazki berdin egingo dituzu. Horretarako kontraste handia bilatu beharko duzu (parte bat itzaletan eta bestea argiztatuta duen eraikin bateko pareta adibidez). Esposizioaren balioa (EV) aldatuz, saia zaitez lehenengoan gain-esposizioa, bigarrenean behe-esposizioa eta azkenekoan esposiziorik egokiena lortu.

6- Esposizioaren neurketa puntua

Aurreko ariketako leku berean saia zaitez bi argazki ateratzen. Lehenengoan parte argian enfokatuko duzu eta bigarrenean parte ilunean. Bietan enkoadraketa berdina izan beharko da. Berdin ateratzen al da? Zer egin horrelako kasuetan?

7- Argiaren difusioa

Eguneko argia difusioan eta tenperatura aldatzen doala ikusteko, egun batean zehar leku berean argazkiak aterako dituzu zure gelako lehiotik ikusten duzu paisaiari (zerua ikusten baldin bada). Hiru argazki egingo dituzu:
  • Goizean, lainoa dagoenean: argi difusoa eta tenperatura altukoa.
  • Eguerdian, eguzkia goian dagoenean: argi gogorra eta tenperatura ertaina.
  • Arratsaldez, eguzkia joaten ari denean: argi difusoa eta tenperatura baxukoa.

8- Argiztapen motak

Irakasleak emango dizkizun argi-iturriak eta kaleko argia erabiliaz, agiztapen mota ezberdinak probatuko dituzu (Aurrekoa, albokoa, zenitala, kontrargia eta hiru-puntuko argiztapena) Hirunaka jarriko zarete eta denek bere kamerarekin egingo dituzue argazkiak. Atzeko-plano polit bat aukeratu edo muntatu ezazue.

9- Flash-aren erabilera barrualdetan

Ariketa hau bi zatitan banatuta dago.
  • Ariketa honen helburua flasharekin edo flashik gabe argazkiak egitearen aldea ikustea da helburua. Lehenengo argazkian bi metroko distantziara dagoen motibo baten argazkia egingo duzu flasharekin. Bigarrenean flasharin gabe egingo duzu (gaueko eszena). Azkeneko argazki hau egiteko tripodea erabili beharko duzu edo nonbaiten eutsi kamera.
  • Ariketa honen helburua flash-aren iriste-puntua mugatua dela ikustea da. Flasharekin bi argazki egingo dituzu bi motibo erabiliaz (pertsona bat adibidez). Lehenengo argazkian bi motiboak aldenduta daude, hau da, bata bestearen atzean. Bigarrenean biak distantzia berdinera egongo dira kameratik.


10- Flash-aren erabilera kanpoaldetan

Ariketa honen helburua flasha argia dagoenean erabiltzeko oso komenigarria dela ikustea da. Kontrargia dugunean, dakigunez, motiboaren silueta ikuste da, baina ezin dugu bere xehetasunik harrapatu. Arazo hau saihesteko flash-a erabili dezakegu. Beraz, kalean, bi argazki egingo dituzu. Lehenengoan kontrargian motibo baten argazkia egingo duzu eta bigarrenean flasha erabiliko duzu motibo hori argiztatzeko.


11- Plano motak
Egin zazpi argazki, plano mota ezberdinekin.


12- Angulazioa
Egin pertsona edo motibo berdinaren zazpi argazki, angulazio edo ikus-puntu ezberdinetatik.


13- Motiboa nabermentzea
Motibo bat nabermentzeko hiru truko hauek erabili ditzakegu: fondotik nabermentzea, enkoadratzeko elementuren bat erabiltzea eta espazio plastikoaren hetereogeneotasun printzipioa. Hiru moduak erabiliko ditugu:
  • Motibo berdinaren (pertsona bat, objektu bat) bi argazki egingo dituzu. Lehenengoan Fondo uniforme bat eta motiboarekin kontrastea duena bilatuko duzu. Bigarrenean fondoa gehiegi apainduta egongo da edo motiboaren antzeko kolorea izango du. Zeinetan lortu duzu motiboa nabarmentzea?
  • Motibo berdinarekin hirugarren argazki bat egingo duzu. Honakoan motibo hau enkoadratzeko beste elementu bat erabili dezakezu: arku bat, tutu bat, adar bat.....Lortzen al duzu orain arreta gehiago motiboarengan?
  • Azkeneko ariketa honetan beste bi argazki egingo dituzu. Lehenengoan formatu bertikala erabiliko duzu eta bigarrenean horizontala. Hetereogenetasun printzipioa erabili, nahi den lekuean begirada erakartzeko.


14- Herenen erregela
Ariketa honetan herenen erregelaren balioa egiaztatuko dugu, zortzi argazkgi atereaz bi ariketetan banatuz:

  • Lehendabizi horizontea nabermen bat duen paisai polit bat aukeratu. Egin hiru argazki: lehenengoan paisaiak argazkiaren 1/3-ean kokatuko da, bigarrenean erdian eta hirugarrenean 2/3-ean. Zeinek dauka konposziorik hoberena?
  • Orain paisai aspergarri bat aukeratu, baina zeru polita dagoenean (hodeiekin). Egin hiru argazki: lehenengoan zeruak argazkiaren 1/3-a beteko du, bigarrenean erdia eta hirugarrenean 2/3. Zeinek dauka konposiziorik hoberena?
  • Oraingoan formatu bertikalarekin probatuko duzu. Motibo nagusi bati argazkia egin, motibo hau koadroaren erdian ageri dadin. Bigarren argazki bat atera, motibo hau heren bat eskuin aldean edo ezkerraldean gera dadin. Gogora ezazu enkoadraketa egin aurretik motibo nagusia enfokatu behar duzula.


15- Begiradaren eta mugimenduaren norabidea
Oraingoan begiradaren eta mugimenduaren norabidearen garrantziari buruz hausnartuko duzu bi ariketa hauen bidez:

  • Hasteko ibilgailu edo mugitzen den motibo bati argazkiak egingo dizkiozu: lehendabizi motiboa zentratuko duzu. Gero ibilgailuaren atzeko aldean espazio bat utziko duzu motiboaren hasira enkoadrearen limiterakin bat eginten duelarik. Hirugarren argazkia egiteko, motiboaren aurreko aldean utziko duzu lekua. Iruzkin bat egin emaitzari buruz.
  • Orain pertsona baten bi argazki egingo ditzu, plano ertaina eta formatu bertikala erabiliz. Lehenengo argazkian pertsonaiak gertuagoa duen enkoadrearen ertzarantz begiratuko du. Bigarrenenean aldiz, enkadraketan libreago geratzen den alderanuntz zuzenduko da, hau da, argazkiagn libre geratzen den lekurantz. Iruzkin bat egin emaitzari buruz.

16- Adierazpen elementuak motibo gisa


Oraingoan begiradaren eta mugimenduaren norabidearen garrantziari buruz hausnartuko duzu bi ariketa hauen bidez: Arte plastikoen adierazpen elementuak motibo gisa erabiltzean efektu optiko eta artistiko askotarikoak lor daitezke. Azkeneko ariketa honetan hauei buruz ideia bat edukitzea eta aldi berean orain arte ikasitako guztia praktikan jartzea izango da helburua.

  • Puntua adierazpen elementu gisa argazkigintzan: lau argazkietako serie bat egin, puntua adierazpen elementua delarik. Bila edo bildu itzazu puntuak naturan, egituretan, eraikinetan, objektuetan....
  • Lerroa adierazpen elementu gisa argazkigintzan: lau argazkietako serie bat egin, lerroa adierazpen elementua delarik. Bila edo bildu itzazu lerroak naturan, egituretan, eraikinetan, objektuetan...
  • Planoa adierazpen elementu gisa argazkigintzan: lau argazkietako serie bat egin, planoa adierazpen elementua delarik. Bila edo bildu itzazu plano ezberdinak naturan, egituretan, eraikinetan, objektuetan....
  • Testura adierazpen elementu gisa argazkigintzan: lau argazkietako serie bat egin, testura adierazpen elementua delarik. Bila edo bildu itzazu plano ezberdinak naturan, egituretan, eraikinetan, objektuetan....
  • Kolorea adierazpen elementu gisa argazkigintzan (1): lau argazkietako serie bat egin, kolorea adierazpen elementua delarik. Bila edo bildu itzazu kolore paleta ezberdinak naturan, egituretan, eraikinetan, objektuetan....
  • Kolorea adierazpen elementu gisa argazkigintzan (2): Munta ezazu kolore bakarreko eszena bat (kalean, zure logelan..) kolore berdineko elementu asko bilduz eta argazki monokromatikoa egin..

17- Efektu optikoak - mikromunduak



Gelako jarduerak:


Gaiaren atala
Irudia
Esteka
Argazkigintza galderak
external image interrogante.jpg
001_51.png



GIMP jarduerak
external image gimp-21.png

Bukaerako proiektua
external image tarta.png

001_51.png